PARTIDU haundia eta klasikoa jokatuko da gaur Zubipen. Ohorezko Erregional mailako taldeak Tolosa hartuko du, 16:30etan, eta denboraldi ona baieztatu nahi du Alain Gerekaetxebarriak zuzentzen duen taldeak. Hernanik bi garaipen eta berdinketa lortu ditu lehenengo hiru partiduetan eta Tolosak, berriz, garaipen bat eta bi berdinketa.
Neskak, Erandiora bisita
Emakumeen Euskal Ligan, Hernanik San Lorenzon jokatuko du, Erandioren aurka, gaur 16:00etan. Hernaniarrek bost puntu batu dituzte hiru jardunalditan eta bizkaitarrek lau. Oraindik ez du galdu Hernanik eta bolada onarekin jarraitu nahi du hasiera honetan.