Txotx eta zotz, Euskal Sagardoaz

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 22a, 02:00

Sagardoaren kulturaren erdigune izango dira, beste behin, Hernani eta Astigarraga, datozen hilabeteotan. Eta oraingoan, Euskal Sagardoa da, bi herrietan makina bat ekintza antolatu dituena. Ostegunean eman zioten hasiera, Hernanin, Mikel Garaizabal enologo sumilerrak gidatutako pintxopotearekin; eta beste pintxopote bat gidatuko du Garaizabalek berak, datorren os­tegunean, Astigarragan; arra­tsaldeko 19:00etan jarri dute zita, Jo­se­ba Barandiaran plazan.

Hortik aurrera, bi herrietan egingo dituzte ekintzak; nagusiki bi: afari maridatua, herriko sagardotegi edo jatetxeren ba­te­an; eta Euskal Pintxo Potea.
Hernaniko afari maridatuak, Tripontzi eta Errioguarda jatetxeetan egingo dituzte; eta Astigarragakoak, Ipintza sagardotegian eta Ikatza tabernan. Guztietan, dagoeneko egin daitezke erreserbak.

Gainera, kanpainak irauten duen bitartean, zozketak egingo dituzte, Euskal Sagardoa kon­tsu­mitzen duten bezeroen artean; eta bezero onenei, egunero kon­tsumitzen du­te­nei, mokadu bat oparituko diete. 

‘EGIN ZOTZ!’ KANPAINA

HERNANIKO EGITARAUA

Urriak 4, Euskal Pintxo Potea.
Urriak 5, Afari maridatua Tripontzi jatetxean, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Trinpontzik jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak Trinpontzin: 943 55 57 24.
Urriak 8-21, Bakailu Astea, Euskal Sagardoak babestuta.
Azaroak 1, Euskal Pintxo Potea.
Azaroak 15, Afari maridatua Errio­guarda jatetxean, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Errioguardak jarritako afaria uztartuko dira. Erre­serbak Errioguardan: 943 55 57 24.
Abenduak 6, Euskal Pintxo Pote gidatua, herriko tabernetan. 19:00etan, Zinkoenean hasita.
Abenduak 11, Afari gidatua.
Abenduak 15, Kanpaina bukaerako festa.

ASTIGARRAGAKO EGITARAUA

Irailak 27, Euskal Pintxo Potea, Mikel Garaizabalek gidatuta. 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan hasita.
Irailak 30, Sagar Uzta festan.
Urriak 4, Euskal Pintxo Potea.
Urriak 26, Afari maridatua Ipintza sagardotegian, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Ipintzak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak, Ipintzan: 688 811 724.
Azaroak 1, Euskal Pintxo Pote gidatua. 19:00etan, Norberto Almandoz plazan hasita.
Azaroak 9, Afari maridatua Ikatza tabernan, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Ikatzak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak, Ikatzan: 943 55 49 89.
Abenduak 6, Euskal Pintxo Potea.
Abenduak 10, Afari gidatua.
Abenduak 14, Kanpaina bukaerako festa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!