Hernaniarrak Baietz Hernanik! erronkarekin bat egitera animatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu Euskara Ari Du egitasmoak. Larunbatean kale-erronkarekin xaxatu zituzten herritarrak.
Gaur, berriz, mahai-ingurua izango da, 19:00etan Biterin.
Euskera, kirol munduan
Euskerak kirolaren munduan zenbaterainoko garrantzia duen aztertuko dute mahai-inguruan, Izaskun Zubizarreta eskiatzaile txapeldunak, Joxe Kurutz Elosegi Hernaniko Errugbi Elkarteko kirol-zuzendariak eta David Zurutuza Realeko jokalariak. Ander Txintxurreta kazetariak gidatuko du saioa.
Hurrengo ekitaldia urriaren 7an egingo da: Ari du abestia aurkezteko emenaldi berezia, abestiaren egileekin.