Indusketa gertutik gaur, Putzuzarren

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 29a, 01:00

Ikerketa arkeologikoa egingo du Aranzadi Zientzia Elkarteak Putzuzarren. Horretarako, inguru horretan dagoen ustezko trikuharri bat industuko da. Indusketa arkeologikoa ikusteko aukera izango dute herritarrek, baita inguruko trikuharrien ezaugarriak ezagutzeko aukera ere. Gaur izango da hori, 09:00etatik aurrera, Putzuzarren, Akolako atseden-lekutik 200 metrora iparrekialderuntz, pistaren ondoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!