Herriko erdiguneko leihoak aldatzeko diru-laguntza deialdia jarri du martxan Udalak, leihoak aldatzeari esker isolamendu akustikoa hobetu eta energia kontsumoa murrizteko asmoarekin. 50.000 euroko partida bideratuko da horretarako, eta dagoeneko egin daitezke eskaerak udaletxean. Hilaren 31ra arte dago aukera, horretarako. Informazio gehiago: www.astigarraga.eus edo udaletxean bertan.