Urriaren 17ko Herri Bilgunearen jarraipena egingo du gaur, Hernaniko EH Bilduk. Baina Koordinadora Feministak deitu duen kontzentrazioagatik, ordua aldatu dute. 19:30etan hasiko da, 19:00etan beharrean, Biterin. 2019ko hauteskundeei buruz ariko dira.