Mugarri festa urriaren 6an egingo da aurten

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 28a, 02:00

Aurten 29garren Mugarri bi­sita antolatu da urriaren 6an, larunbata, eta aurten ere bi ibil­bide egingo dira. Hel­du-­entzako An­txista-Napa­rralden zehar eta hau­rren­tzako Ergo­bia eta Oriamendi arteko ibilaldia. 

Haurrak 09:00etan irtengo dira Gudarien plazatik eta helduak berriz, 07:30etan leku beretik. 
Esan helduen ibilbi­dean sei lagunentzako tokia da­goela eta izenematea Bite­rin kultur etxean egingo da. 

29 urte berreskuratu zela Mugarri bisita eta festa
Orain 29 urte berres­kura­tutako festa honek, XVI. men­dean du lehenengo errefe­rentzia ida­tzia. 1542an sinatu ziren Hernaniko ordenantza berri­ak. Eta ordenantza haien 14­garren artikuluan jasotzen da agintariak, herriak hau­tatuak izan ondorengo sei egunetan, herriaren mugak ikuskatu behar zituztela.

Geroztik bisita horiek hain­bat aktatan jasota daude, Mu­garri bisitan haien ingu­ruko xehetasunak.
Hernaniko mugei bisita berreskuratutako festa bat da, eta mugen ikuskatze hori du bere oinarrian. Mugen arteko ibilbidea adostu ondoren, mugarrien egoera aztertu eta bideen txukunketa egiteko baliatzen da. 


Udala eta Mendiriz Mendi
Egun Hernaniko Udalak eta Mendiriz Mendi elkarteak elkarlanean antolatzen duten jarduera bat da eta helburu desberdinak ditu: Herriko geo­gra­fiaren ezagutza eta heda­pena; Identitate ezaugarri denez, herri­tarren anaitasun eta lurral­dea estimatzea; Herri­aren iragan historikoari bu­ruz­ko kontzientzia eragitea eta azkenik lagunarte giroan natu­rarekin gozatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!