Suziriarekin hasiera, gaur jaiei

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 28a, 02:00

txupinazioarekin batera ha­si­ko dira 2018ko Lizeagako jaiak. Gaur 17:30etan izango da hori, eta jarraian haurren xake txapelketa, etxeko txikienei zuzenduta puzgarriak eta aurpegi-margoketa izango di­ra. Ondoren marrazki lehia­ke­­tarako materiala banatuko da eta gauean, 22:30etan tute txapelketa antolatu da Aitan Etxe tabernan. Festa giro itzela nagusituko da eta hainbat ekintza antolatu dira datozen 3 egunetarako. Ekin­tzok publiko guztiari begira prestatu dira, noski: haur eta gazteentzat ekintzak  izango dira, txapelketa eta lehiaketak ere antolatuko dira, koadrilen afari eta herri-bazkaria, mu­si­karik ez da faltako, eta adinekoek ere izango dute jai hauetan protagonismoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!