Duo Do Porturen doinu brasildarrak, Leokan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 28a, 02:00

Badira urte batzuk Jabetze Es­­­kolei kontzertu berezi ba­te­kin hasiera ematen zaiena, eta  ikasturte hone­tan, gaur eman­­go zaie hasiera, Duo Do Por­tu­ren kon­tzer­tuarekin, 22:00­etatik aurrera. Leo­kako la­ba­de­roan ariko dira Ziku eta Hanni hernaniarrak, Brasilgo doi­nuekin.  Bossa Nova eta Sama Bo­ssa doinuetan oinarrituta dago beraien musika. Euria egiten badu, atzeratu egingo da emanaldia.

Bidea moztuta, Larramenditik Portura
Kontzertuaren antola­kun­tza ahalbidetzeko, trafikoa eten egingo da. Horrela, beraz, gaue­ko 22:00etatik 23:30etara, La­rra­menditik Portura dijoan bidea moztuko da.  Ahalik eta eragozpenik txiki­enak sortzea espero du Uda­lak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!