Argindarra ordaintzeko gizarte-bonoak, eskura

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 27a, 02:00

Gizarte-bonoa da argindar konpainiek fakturan aplika­tzen duten deskontu bat, eta hori jasotzea eskatzeko epea irekita dago.

Eskatzaile zaharrek epe laburragoa
Dagoeneko gizarte-bonoa jaso­tzen dutenek eskaera berritu behar dute urriaren 8a baino lehen, onura hori galdu nahi ez badute. Aurreneko aldiz eskatzeko, berriz, epeak ire­kita jarraituko du.

Eskaerak enpresa elektri­ko­e­tan egin behar dira, ba­koi­tzean eskura jartzen dituzten bideen bitartez.

Hainbat baldintza
Eskaera egin ahal izateko hainbat baldintza bete behar dira. Hasteko, deskontua ohi­ko etxebizitzako fakturan lor­tu daiteke, 10kW edo gehia­go­ko potentzia kontratatua ba­dago. Era berean, araudian ager­tzen diren beste baldintza batzuk ere bete behar dira.

Horrez gain, onura ja­so­tzeko aukera izango dute fa­mi­lia ugariek, gizarte se­gu­ran­tzako gutxieneko pentsioa jasotzen dutenek, eta etxeko diru-sarrerak urtean hauek baino gutxiagokoak dituz­te­nek: adingaberik gabeko fa­mi­li­­e­tan 11.279,39 euro; adingabe batekoetan 15.039,18 euro; eta bi adingabekoetan 18.798,98 eu­ro. Familiako kideren batek %33ko ezgaitasuna badu, edo te­rrorismo edo genero in­dar­keriako biktima bada, mugak haundiagoak dira.

Informazio gehiago enpre­sa elektrikoetan ematen dute, baina enpresak bonoa jasotze­ko ezetza ematen badizu eta baldintzak betetzen dituzula uste baduzu, Hernaniko kon­tsu­mo bulegora jo dezakezu erreklamazioa jartzera: San­dius­­terrira: 943 55 78 54 / marian-o@hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!