Koteto Ezkurra erremontistak urriaren 6an jokatuko du azken partidua, eta ordura artekoak bereziak izango dira. Horien artean, gaurkoa; puntako erremontistak elkartuko baitira: Galarretan, 16:00etan hasita jokatuko diren partiduetan bigarrenean, Barrenetxea IV hernaniarrarekin jokatuko du, Urriza eta Ionen kontra.