Astelehenean hasi zen ikasturtea Udal Euskaltegian. Taldeak sortu dira A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetan, goizez; B1 eguerdian; A1, B1, B2 eta C1 arratsaldez; eta A1,A2 eta B1 gauez. Autoikaskuntzakoak ere badira. Oraindik plaza hutsak geratzen dira, eta beraz, ostiralera arte luzatuko da matrikula epea. Karobieta 63ko bulegoa (anbulatorio zaharra) irekita egongo da 09:30-13:30 eta 16:30-19:30. Telefonoz ere deitu daiteke, 943 33 18 96 zenbakira, edo idatzi: euskaltegi@hernani.eus.