Ostiralean egin zen Txantxangorri elkarteko XXXV. Sagardo Txapelketa, eta parte hartu zuten 15 sagardotegiren artean, Andoaingo Gaztañaga atera zen garaile, 1.202 punturekin. Bigarrena, Astigarragako Petritegi izan zen (1.173), hirugarrena, Martuteneko Barkaiztegi (1.166) eta laugarrena, Astigarragako Bereziartua (1.142).