Batzarra bihar, arautegi berriaz

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 26a, 02:00

Tabernetako terrazen eta za­raten ordenantza aldatu nahi duela azaldu du Udal go­bernu­ak, eta horren inguruko ezta­baida zabaltzeko aukera herri­tarrei luzatu nahi diela dio EH Bilduk. Gai hori lan­tzeko, hain zuzen, batzar ire­kia deitu du biharko; arra­tsaldeko 19:00e­tan izango da, udaletxeko are­to nagusian.

«Egoeraren argazki errealago bat» jasotzea, helburu
Arautegi berrian «herritarrak txertatzea beharrezkoa dela» uste du Astigarragako EH Bil­duk, izan ere, «taberna eta ja­tetxeak eta euren terrazak herriko elkargune inportan­tea izan ohi dira, baina egia da batzuetan ere, arazo-iturri izan daitezkeela».

Hortaz, EH Bilduk batzarra egingo du «egoeraren argazki errealago bat jaso eta orde­nan­tzak guztien interesei aha­lik eta hobekien» eran­tzu­tea.

Horregatik guztiagatik, ta­ber­nariekin aurrerago beste hi­tzordu bat ere jarriko dute.

Nabarmendu dute EH Bil­duk ez duela konpartitzen «EAJren estiloa: interesdunei (izan tabernari, bezero edo bizilagun) ezer galdetu gabe, euren ikuspuntu bakar eta itxia inposatuz». Hortaz, «Udal Gobernuan dagoen al­der­diari dagokion arren, EH Bilduk, beste behin, herrita­rren iritzia jasotzeko lekukoa hartuko du».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!