Sagarrak eta sagardoak hartuko dute herria, gaurtik hasita

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 26a, 02:00

Astigarragako sektore ga­rran­tzitsuenetakoa da sagar­do­a­rena, eta dagoeneko hasi­ak di­ra sagar uzta berriko la­ne­kin. Horrekin lotuta, saga­rrez eta sagardoz beteko dute he­rria, egunotan eta txotx den­bo­raldia hasi arte.

Honi guztiari hasiera ema­teko, hemeretzigarren Sagar­do Txapelketaren finala egin­go du gaur Kizkia Taldeak, eguerdiko 14:00etan hasita, Gure Izarra elkartean. Aurten, 20 sagardotegik hartu dute parte, eta horietako seik jo­ka­tuko dute gaurko finala.

‘Egin zotz!’ kanpainaren jarraipena, Astigarragan 
Aurreko ostegunean eman zi­on hasiera Euskal Sagardoa j­a­torri-deiturak Egin zotz! kan­painari. Hernanin izan zen, eta bertan izan ziren, bes­teak beste, Zorione Etxeza­rraga alkatea, baita herriko hainbat sagardogile ere. 

Bihar egingo du aurreneko jarduera Euskal Sagardoa jatorri-deiturak Astigarragan; Hernanin egin bezala, Euskal Pintxo Potea egingo dute, Mikel Garaizabal enologo-sumillerrak gidatuta, Euskal Sagardoarekin. Arratsaldeko 19:00etan hasita izango da, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta. 

Igandeko Sagar Uzta jaian ere izango dira, eta ondoren, abenduaren 14ra arte ekin­tzak burutuko dituzte ia ete­nik ga­be. Horrez gain, kan­painak irauten duen bitar­tean, zoz­ketak izango dira Eus­­kal Sa­gar­doa kontsumi­tzen dutenen artean, eta egu­nero, gainera, mo­­kadu bat izan­go dute, opari.

Sagar Uzta jaiaren bueltan pintxo-potea, baita ere
Bat ez, bi pintxo-pote izango dira biharkoan, herrian. Biga­rrena, Sagar Uzta jaiaren buel­tan urtero egiten dutena. Izan ere, igandean ospatuko du As­tigarragak, sagardotegien la­nen hasiera festa. Urtero beza­la, Foru Plazan izango da. 

Horrekin batera, hainbat jarduera egingo ditu Sagar­doe­txeak, besteak beste, Sagarrari zukua atera familian! jarduera larunbatean, eta Argazki Ra­llya, Sagar Uztako lehiaketa, aste osoan zehar. De­­nek izan­go dute zer gozatua!

SAGARRA ETA SAGARDOA ASTIGARRAGAN

KIZKIA TALDEA
GAUR
, irailak 26, Sagardo Txapelketaren finala eguerdiko 14:00etan hasita, Gure Izarra elkartean.

‘EGIN ZOTZ!’ KANPAINA
BIHAR, irailak 27,
Euskal Pintxo Potea, Mikel Garaizabalek gidatuta. 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan hasita.
IGANDEAN, irailak 30, Sagar Uzta festan.
Urriak 4, Euskal Pintxo Potea.
Urriak 26, Afari maridatua Ipintza sagardotegian, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Ipintzak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak, Ipintzan: 688 811 724.
Azaroak 1, Euskal Pintxo Pote gidatua. 19:00etan, Norberto Almandoz plazan hasita.
Azaroak 9, Afari maridatua Ikatza tabernan, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Ikatzak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak, Ikatzan: 943 55 49 89.
Abenduak 6, Euskal Pintxo Potea.
Abenduak 10, Afari gidatua.
Abenduak 14, Kanpaina bukaerako festa.

XVIII. SAGAR UZTA JAIA
BIHAR, irailak 27,
Astigarragako tabernetan pintxo-potea sagarren eratorriekin egindako pintxoekin. Arratsaldez.
ETZIDAMU, irailak 29, Goizean zehar, jarduerak familientzat, besteak beste, sagar motak ezagutzeko irteera Santiagomendin zehar. Aurrez izena eman beharko da: 943 550 575.
IGANDEAN, irailak 30, Sagarraren Jaia goizean Foru Plaza: muztioa egitea, txalaparta, kirikoketa, sagar dantza, sagardo eta muztio dastaketa, etab. 
Egu­er­­dian, herri bazkaria eta arratsaldean, pelota partiduak.

SAGARDO ETXEA
ETZIDAMU, irailak 29, eta urriak 6, 7, 13, 14, 20, 21, 27 eta 28,
Sagarrari zukua atera familian!; larunbatetan 12:00etan eta 17:00etan, eta igandetan, 12:00e­tan. Izena eman: 943 550 575.
Urriak 19tik 31ra, Sagar Uzta XI Ar­­gazki Rallyko argazkiak erakusketa.
Azaroak 5etik 25era, Sagardoa eta emakumea erakusketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!