AEKk hamaika aukera eskaintzen ditu euskaraz bizitzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 25a, 12:19

Edonork parte har dezake: euskararen bidea egiten ari denak, praktikaren bidez euskara hobetu nahi duenak edota euskaraz bizitzeko aukera gehiagoren bila dabilenak. Parte hartzeko gutxieneko euskara maila eskatzen da. Hona hemen aukerak:

Mintzataldeak:

Bospasei laguneko taldeak izaten dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak. Mintzataldeak bildu ahal dira kafetegian, tabernan, edo paseoan ibiltzeko... parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun giroan.

Gurasolagun:

Familientzako mintzataldeak dira; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen dituzte, urtean bitan, gutxienez.

Ekintza osagarriak:

Ekintza osagarrien bidez, beste hainbat aukera topatuko dituzu euskal kultura ezagutu eta euskara praktikatzeko. Besteak beste: hitzaldiak; irakurzale klubak; sukaldaritza, eskulan, yoga edo dantza tailerrak; kantulagunak...

Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak ere egiten dituzte: mendilagun, bizikletaz ibiltzeko taldeak, martxa nordikoa, yoga, berbabentura (eskia, eskalada, surfa...). Horrela lagun berriak egiteaz gain, herrietako kultur eskaintza eskaintza zabaldu egiten da.

Mintzodromoak:

Mintzodromoak herriko plazan antolatzen dira, eta aukera ezin hobeak izaten dira inguruko euskaltzaleok batzeko. Jalgi hadi plazarat!

Mintzapraktika online:

Etxetik atera gabe hitz egin nahi baduzu, edo urruneko beste euskaldun batzuekin, Mintzanet zerbitzua duzu bideo-konferentzia bidez aritzeko: www.mintzanet.eus 

Izen-emate epea zabalik

Eta guztia dohainik! Parte-hartzea dohainik da, eta hamaika abantaila eskura ditzakezu: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak; esaterako, Aizu!ArgiaBerria eta Gaztezulo-ko harpidetzetan...

Eman izena hemen eta euskaraz bizi eta praktikatzeko hamaika aukera izango dituzu!

Edozein argibidetarako jo webgunera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!