Energia pobrezian bizi diren pentsionistei, laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 25a, 02:00

Beste 60.000 euro gehitu ditu Udaleko Zerbitzu Sozialak, pobreziari aurre egiteko diru-laguntza poltsara, eta horrela, denera, aurten 434.500 euroko poltsa osatuko da. 

Orain gehitu diren 60.000 euro horiek pobrezia ener­ge­ti­koan bizi diren pentsionistei laguntzeko bideratuko dira, argia eta gasa ordaintzen la­gun­tzera, alegia.

Laguntza jaso dezaketen edo ez, bakarka, modu pertso­na­lizatuan aztertuko da pen­tsio­nista bakoitzaren kasuan, eta beraz, Udalak dei egin die de­nei, Zerbitzu Sozialetan hi­tzordua hartzeko: 943 55 78 54.

Adineko Kontseiluarekin adostutako neurria
Zerbitzu Sozialetako lehen­da­ka­riak, Xabier Lertxundik eman du neurriaren berri, Adi­neko Kontseiluko ordezka­ri­ekin batera: Javier Arraztio, Mi­ren Clemente, Ana Artavia eta Txomin Gainza.

Lertxundik azaldu du «Adi­neko Kontseiluarekin ados­­­tutako neurria» dela hau, eta erronka dela laguntza ba­na­tzea. «Laguntza jaso de­za­keten askok ez dakite jaso dezaketela».

Horregatik, eskutitza bida­li­ko die Udalak, gutxieneko pen­tsioa Lanbideko RGIarekin osa­tzen dutenei. «Datu horiek badauzkagu, eta eskutitza bi­da­li diezaiekegu. Baina ba­di­ra RGIa jaso dezaketela ez da­ki­te­nak, eta, beraz, horien daturik ez daukagu eskutitza bidal­tze­ko. Horregatik, deial­dia egin nahi diegu gutxie­ne­ko pen­tsioa jasotzen dutenei, Zer­bi­tzu Sozialetara jo de­za­ten, ka­sua aztertu eta la­guntza jaso ote dezaketen begiratzeko».

«65 urtetik gorakoa emakumeak, ahulenak»
Datuen arabera, Lertxundik azaldu du «errenta bajuak kobratzen dituztenen %70, 65 urtetik gorakoak» direla, eta «horietatik gehienak, emaku­me­ak. 65 urtetik gorako ema­kumeak dira ahulenak».
Miren Clementek azpi­ma­rratu du: «adinekoen kon­tzen­trazioetan parte hartzen duten askok ez dakite la­gun­tzak jaso ditzakeleta, eta ez daukagu eskatzeko ohiturarik. Konfor­matu egiten gara. Baina gal­detu egin behar da. Kasu ba­koitza aztertzen da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!