‘Microclimate’, ipuin kontaketak eta ‘Cantores y cantoras’, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 25a, 02:00

HERNANIKO Udalak ikasturte hasierako udazkeneko kultur egitaraua aurkeztu berri du eta ekitaldietako bat ostegunean izango da: Lasala Dantza Konpai­niaren Microclimate, disziplina desberdinak na­has­ten dituen dantza emanaldia. Biterin izango da 20:00etan, eta sarrerak salgai daude 7,5 euroan.

Bertan, Judith Argomani­zen zuzendaritzapean, zazpi  dantzari izango dira ohol­tzan, bakoitzaren barruan dauden munduak ikusarazten: «gure mundua, nire mundua, garbia, ederra, bakarra. Pertsona bakoitza errealitate arrunt batean bizi da eta, aldi berean, patroi eta prozesu atmosferiko pertsonalak bereizgarriak egiten dituzten mikro mundu txikietan». 

Pello Añorgarekin ipuin ­kontaketa, bihar, eta Lupe Lekuonarekin urriaren 30ean
Hala ere, Microclimate ez da izango asteko lehenengo zita. Bihar, Pello Añorga ipuin kontalaria egongo da Biterin. 17:30­etan 3-4 urte bitarteko haurrentzat irakurriko du ipuina, eta 18:00etan 5-7 urte bitartekoak hartuko ditu. 

Bestetik, liburutegitik jakinarazi dute Lupe Leku­onaren ipuin kontaketa urriaren 30­ean izango dela, eta ez urriaren 28an, egitarauan ager­tzen den bezala. 

‘Cantores y cantoras’, berriz ere ostiralean
Zelanda Antzerki taldeak eta Goiz Eguzki eta Ozenki abesbatzek pasa den astean emandako Can­tores y cantoras ikus­kizunak, bestalde, arrakasta izan du, eta errepikatu egingo dute ostiralean, 19:30etan, Biterin. Gonbi­dapenak Biterin lortu daitezke dagoeneko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!