Emakumeentzko Jabetze Eskoletan zortzi ikastaro izango dira aukeran ikasturte honetan, eta ostiralean emango zaie hasiera, Duo Do Porturen kontzertuarekin. Leokako labaderoan ariko dira Ziku eta Hanni hernaniarrak, Brasilgo doinuekin. Euria egiten badu, atzeratu egingo da emanaldia.
Izenemateak, irekita
Ikastaroei dagokienez, hilaren 10ean ireki zen izena emateko epea, berdintasuna@hernani.eus, 943 33 70 17 edo Plaza Feministan. Zorti aukera daude: Eta martxoaren 8a eta gero zer?; Ekonomia Feminista; Konfiantza indartzeko bidea, norbere ardatzetatik jarduteko estrategia; Mindfulness; Feminismo islamiarra; Emakume musulmanen eta ez musulmanen arteko topaketa; Munduko emakumeen literatura; eta Batukada Feminista. Saio bakarrekoak dira batzuk.