Gurasolagun saioak martxan, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2018ko azaroaren 21a

Euskeraz dakiten gurasoak eta ikasten ari direnak elkartu eta euskeraz hitz egiteko gunea eskainiko du bihartik Gurasolagun egitasmoak. Arratsaldeko 16:45etatik 18:00etara elkartuko dira ikastolako jangela txikian, eta haurrek ere izango dute aukera bertan egoteko, Xagu­xarreko begiraleekin batera. Parte hartzeko, izena eman beharko da, aurretik: 943 33 50 64 edo iker-g@aek.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!