Lau ikastaro jarri dira aukeran ikasturte honetarako, Goizuetan, eta ostegunera arte eman daiteke izena udaletxean, datu hauek emanda: NANaren fotokopia, kontu korrontearen datuak eta harremanetarako datuak. 16 urte beteak eduki behar dira.
Aukeran daude eskulanak, 170,5 euroan, ostiraletan 16:30-19:30; jumpfit, 361,87 euroan, astearte eta ostegunetan, 17:30-18:30; pilates, 225,43 euroan, astearte eta ostegunetan, 18:30-19:30 edo 19:30-20:30; eta ikus-entzun sormena, bi orduko saioa hilean behin larunbat goizez, 90,13 euroan. Urritik maiatzera emango dira, eskulanen tailerra kenduta; urtarriletik maiatera izango da hau
Taldeak sortzeko gutxienez 8 lagunek eman behar dute izena, eta izen emate ordenaren arabera banatuko dira plazak.