Zelaiak, Gipuzkoako Sari Nagusia

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 24a, 02:00

ZELAIA sagardotegi herna­niarrak irabazi du 17garren Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sagardo Lehiaketa eta beste sagardotegi hernaniar baten erreleboa, Altzuetarena, hartu du. Beraz, Zelaiak jaso ditu, lehenengo sariaren irabazleak jaso ohi dituen hiru mila euro, garaikurra eta txapela ez ezik, opari berri bat ere etxeratu du: irabazlearen egiaztagiri zigilu bat, saria jaso ondorengo kan­painan erabiltzea izango du­ena.
Bigarren eta hiru­ga­rren postuak Zapiain (Astigarraga) eta Gaz­ta­ñaga (Andoain) sa­gar­dotegiek lortu di­tuzte. Esan Gaztañagak Txan­­txango­rri elkar­teko sa­gardo lehia­­­­keta ere irabazi zuela pasa den osti­ralean eta bolada onean daude.
Hala ere, zigilua ez zen edizio honetako berrikuntza bakarra; lehenengoz, parte har­tzaileek (guztira 24 upel­tegi) bertako sagarrarekin ba­karrik egindako sagardoak aurkeztu zituzten.
Txapelketan parte hartu duten 24 sagardotegiek, haiek beraiek egindako sagardo naturalak aurkeztu zituzten, botilatuta, aurrez Euskal Sa­gar­doa Jatorri Deituraren Kon­­tseilu Erregulatzaileak ba­lo­ratu dituztenak. Aurkez­tutako sagardo guztiak 2017ko uztakoak dira, eta etiketatuta eta zenbakituta daude.
Euskal Herriko txapelketa herrikoiaren finala, larunbatean
Bestetik, Gipuzkoako Sagar­dogileen Elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko lau­ga­rren Sagardo Txapelketa He­rri­­koiaren final haundia la­run­batean, irailaren 29an, os­patuko da Usurbilgo fron­toia. Afalduz, 20:00etan, izan­go da finala eta 250 lagun inguru elkartuko dira, iraila osoan zehar izan diren kanpora­ke­tetan sailkatu diren 12 sagar­doak dastatzeko. Epai­mahai herrikoi honek izen­datuko du 2018ko txapelduna. Afariaren eta gero jaki­na­raziko dira finalisten eta irabazleen ize­nak orain artean sekre­tupean eraman­dakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!