Hernanik ezin izan zuen denboraldiko lehenengo garaipena lortu Landaren. Zaleen aurrean aurreneko partidua jokatu zuen eta 6-22 irabazi zion, merezimendu osoz, Complutense Cisnerosek. Partidu borrokatua eta lehiatua izan zen, baina arlo ia gehienetan zerbait hobeak izan ziren madrildarrak.
Lehenengo zatia 3-8 amaitu zen eta bigarrenean 6-8 hurbildu ziren, baina Cisnerosek ederki baliatu zuen Mikel Perezen hamar minutuko kanporatzea bi entsegu lortu eta markagailua 6-22 erabakitzeko. Porrot gogorra da Hernanirentzat Complutense Cisneros, printzipioz, aurkari zuzena baita. Gainera punturik ez zen lortu.