Hernanira ekarri zituzten igandean, palako Gipuzkoako Txapelketaren sari potoloenak: Maider Huizi eta Ariane Arrieta dira 1go mailako txapeldunak; maila gorenekoak, alegia.
Ligaxkan bezala (jokatutako lau partiduak irabazi zituzten), nagusi izan ziren finalean ere, eta 30-19 irabazi zieten Su-Berriko Maiza eta Maddi Mendizabali, Anoetako Alkartasunan.
Bigarren mailan, berriz, semifinala galdu zuten Sarobek eta Otaegik, ostiralean, Aiako Albeniz eta Eizmendiren kontra (22-30). Aiarrak izan ziren txapeldun, igandean.