Festa bihar, egitaraua martxan jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Gaur bertan, Aranzadi Elkar­te­arekin elkarlanean antolatutako auzolan egunarekin hasiko da XXX. Udazken Kul­tu­rala. Putzuzarren jarri dute zita, 17:00etan.

Baina festa giroa, bihar ja­rriko dute, Auzoko Festan.

Auzoko Festa, bihar
Urtero bezala, aurten ere Au­zoko Festa egingo da Udazken Kulturalaren barruan. Bihar, 17:00etan, sagardo dastaketa eta gaztain jatea izango dira, eta produktuen azoka ere jarriko da. Era berean, patata tortila lehiaketa egingo da.

Datorren astean, gehiago
Ekitaldi gehiago ere izango di­ra abendura arte. Hurren­goa, hilaren 25ean: Lorezain leiala fil­ma jarriko da ludotekan 21:30etan. Hilaren 27an, berriz, umeentzako ikuskizuna izango da 17:30etan: Lore Kolore. Eta azaroan, gehiago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!