Gainezka bete zuten Umore Ona elkartea 80 lagunek, lehengo larunbatean, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatutako Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoieko bigarren finalaurrekoan. Denera, 10 sagardo ezberdin probatu eta bozkatu zituzten, eta horietako puntu gehien jaso zuten bi, Usurbilen hilaren 29an jokatuko den finalean izango dira. Bertan izango dira baita ere, Goizuetako emakumeak. Izan ere, gizon artean, 7 emakumek osatutako mahai bakarrean eman zizkieten puntu gehien, hain justu, finalerako sailkatutako sagardoei, eta horregatik bi gonbidapen eman zizkien antolakuntzak, Usurbilerako. Final horretako afaria 32 eurotan dago, eta txartelak salgai daude 943 33 68 11 edo 688 856 294 telefonoetan, www.sagardoa.eus webgunean edo info@sagardoa.eus helbide elektronikoan.