Karabeleko Egunak gero eta jende gehiago biltzen du egun osoko egitarau zabal batean eta gozatzeko aukera ez zuten galdu auzotarrek. Goizean hasi eta gauera arte denetarik egon zen: aurpegi margoketa, puzgarriak, buruhaundiak, tortila eta bizkotxo lehiaketa, haurrentzako animazioa, sagardo dastaketa, toka txapelketa, paella-jate herrikoia, bingoa, joku herrikoiak, txokolatada, zunba, Nemus DJa, zezensuzkoa, traka eta sua.