«Zerbaitek gaizki usaintzen du Hernanin» OHren arabera

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 23a, 02:00

Orain Hernanik prentsa oha­rra argitaratu du. Bertan Her­naniko aire kutsadura maila altua eta horren ingu­ruan aur­keztuko duen mo­zioa eza­gu­­tarazi ditu. «Duela asko, Her­­naniko udaletxean enpre­sa bat kontratatu zen parte­har­­­tze prozesu bat aurrera erama­teko Noa  guaz? izenbu­ru­arekin. Prozesu honen fun­tsa parte hartzen zuten herna­niarrek 10 urtetan herria nola imaji­natzen duten pentsatzea zen, honela herri ideal horretara iristeko zer aldatu beharko litzateken aztertuko zuten».

OHk uste du herri hobe­a izateko egunero joan be­har de­la gauzak egiten, «ira­ga­­na­rekin amesten baina orainal­dia kontuan hartzen. Eta Her­na­nin errea­litatea da usain­ta­sun kutsadura indize al­tua dagoela. Orain dela urte­bete Hernaniko Udale­txe­ko In­gu­rugiroko zinegotziak agin­dutako ikerketaren arabera, Hernaniko aireak kutsadura indize altua jasaten du, usai­nari dagokionez».

«Ikerketak izandako emai­tzak analisien eraginpean jarri beharko lirateke, beha­rrez­koak diren interbenzioak egiteko. Analisi hori ez zen egin» dio Orain Hernanik.

Airearen kalitatearen kon­­­­­petentzia osoa Eusko Jaur­la­ritzak du OHren arabera, «bai­na Udala da herritarren osa­sun eta ongi­zatearen ardura du­ena. Horre­gatik gure gal­derak dira: Go­ber­nu taldeak ez al du Her­na­niko airea jasaten? Zergatik ez zaio lehenbailehen arazo honi aurre egiten aurrera joan baino lehen? Zergatik ez zaie Eusko Jaur­laritzari eta pro­duktu toxikoak ekoizten dituz­ten enpresei eskatzen behar diren neurriak hartzea hone­kin bukatzeko edo gutxienez, gutxitzeko?»

OHk Gobernu Taldearen hitzak gogorazten ditu. «Her­nanik gaizki usain­tzea ez du osa­sunarentzat kaltegarria dela esan nahi. Baliteke arra­zoi izatea, baina ez dakigu zi­ur­tasun osoz, ikerketak eman zituen emai­tzak aztertzen ez diren bitartean».

Horregatik, Orain Hernanik asteartean izango den udal­batzan mozioa aurkez­tuko du. «Gure osasunak kez­katzen gaitu, hernaniar guz­tionak ere bai, guretzat nahi ez duguna ez dugu inorrentzat nahi. Amai­tzeko, 10 urte barru ku­tsadura gabeko Hernani ima­jinatuko dugu. Bide luzea dago aurretik, baina orain la­ne­an hasi gaitezke. Horre­xegatik lau puntuko mozioa aur­keztuko du usaintasun kutsa­duraren in­gu­ruan iker­keta, emaitzak eta soluzio bidea jartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!