Auzotar guztiak elkartzeko aitzaki gaur, Karabeleko Festa

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 22a, 02:00

Egun bakarreko festa egiten da Karabel auzoan, baina ondo pasatzeko nahikoa ekitaldi izaten dira, auzotar guztiak elkartzeko, eta herritarrak ere auzora gerturatzera gonbidatzeko.

Goizeko 10:00etako dianarekin jarriko da jai giroa, eta egun osoan zehar izango da makina bat ekitaldi, haur nahiz helduentzat.

Jolas, puzgarri eta buruhaundiak, txikienentzat
Dianaren ondoren, aurpegia margotzeko tailerra eta puzgarriak izango dira txikienentzat. Eta segidan, buruhaundiak aterako dira.

Eguerdi partean, berriz, haurrentzako animazio saioa gidatuko du Lekimek. 

Arratsaldean ere beste hainbat ekintza izango dituzte haurrek aukeran: jolasak, txokolatada, zunba...

Jan-edana, denak elkartzeko
Helduentzako ekitaldirik ere ez da faltako; tortila eta bizkotxo lehiaketa, adibidez, edota sagardo dastaketa.

Beste hainbat ekintza, ordea, denek elkarrekin ondo pasatzeko izango dira: toka txapelketa edota bingoa, paella-jate herrikoia, zunba...

Azken traka 00:00etan bada ere, lasai asko luzatu ahal izango da festa; bihar, igandea! 

 

KARABELEKO AUZO EGUNA


10:00 Diana. 
10:30 Aurpegi margoketa eta puzgarriak.
11:00 Buruhaundiak.
12:00 Tortila eta bizkotxo lehiaketa 
(txosnan entregatu behar dira, 
beranduenez, 11:45etan).
l Haurrentzako animazioa, LEKIMekin.
l Sagardo dastaketa.
l Toka txapelketa.

14:00 Paella-jate herrikoia.
15:30 Bingoa.
17:00 Joku herrikoiak.
18:30 Txokolatada.
19:00 Zunba.
21:00 Nemus DJa.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00 Traka eta suak.

*Kamixeta eta zapiak, paella 
jaterako txartelak eta bingorako 
kartoiak atzo arte izan ziren salgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!