Patin eta bizikletak aurrena, Mugikortasun Astean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 22a, 02:00

Mugikortasun Jasanga­rria­ren Astea ospatzen da Europa osoan egun hauetan, eta baita Hernanin ere. Horrela, modu osasuntsuan eta ingurugiroa zainduz mugitzeko moduak sustatzea da helburua, eta baita ere kontzientziazioa bultzatzea, edozein tokitara iristeko bide eta moduak herritar guztientzako irisgarriak izan daitezen.

Atzo, Ke­menek, Herna­de­sek, AGIk, AGAEBek eta Kox­ka elkarteak antolatutako ki­rol egokituaren ginkana egin zen, eta gaur eta bihar, patinetan, bizikletan edo oinez ibil­tzen direnek izango dute le­hen­tasuna, ko­txeen aurretik.

Patinak eta Ipar Martxa
Gaurkoan, oinez edo patinetan ibiltzen direnek hartuko dute protagonismoa.
Goizeko 10:00etan, Plaza Berrin elkartu eta patinetan ibilbide bat egiteko aukera izango da.

Era berean, 10:30etan, Ipar Martxa egiteko oinarrizko ikastaroa emango da, mar­txan abiatu aurretik. Atsegin­degin egingo da, eta euria egiten badu, kiroldegian.

Gero, 11:30etan, Patin Festa egingo da Urbieta kalean, eta 12:15etan patinatzaile trebatuak eta txapeldunak ibiliko dira beren abileziak erakusten. Hamaiketakoa izango du­te gero, partehartzaileek.

Bizikletak, bihar
Bizikletek hartuko dute bihar protagonismoa. Goizeko 09:30e­­­ta­tik 12:00etara, bizikleta ibilaldia egin ahal izango da Atse­gin­degitik aterata, eta bertan geratu nahi dutenek bide heziketa zirkuitoa izango dute aukeran. 

Zinkoenean, berriz, ibilgailu hibrido eta elektrikoen erakusketa jarriko da, eta horietako batzuk probatzeko aukera ere emango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!