Mugikortasuna eta ariketa fisikoa izan dira protagonista Astigarragan, Europako Mugikortasun Astearen barruan. Tren berdean ibili dira, gimnasia saioak egin dituzte, Why we cycle pelikula ikusi dute, Holandako txirrindularitza kulturaz jabetzeko, eta astigartarrak ere ibili dira bizikletan, Martutenera bueltaxka eginez eta ginkanako zirkuituan ibiliz.
Hiru egun izan dira, bost ekintzarekin bete dituztenak; eta seigarrena eta azkena, Mugikortasun Asteari itxiera emango diona, etzi izango da, astelehenarekin: Elkartu federaziokoak etorriko dira; Gutxitasun Fisikoa duten pertsonen Federazio Koordinatzailekoak.
Elkartuko kideek, hitzaldia eskainiko dute, Herri Eskolako areto nagusian, arratsaldeko 17:00etan hasita.