Aramaion txapeldun eta Euskal Herrikoan bigarren, Zozaia

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 22a, 02:00

Kopiloto lanetan aritzen da Jon Zozaia goizuetarra, Mattin Villares piloto urdazubiarrarekin, rallyetan, eta azken proban marka bikaina egin dute.

XVII. Aramaioko Rallysprin­t­a jokatu zuten pasa den larunbatean, Renault Clio Maxi kotxearekin, eta dezima bakarreko aldearekin, aurrenekoak izan ziren: 15:15:30 egin zuten, eta bigarrenek, Enrique Barre­ne­txea eta Anartz Onandiak, 15:15:40. 

Dena den, azken horiek izan dira Euskal Herriko Rallysprinteko txapeldunak, Aramaiokoa baitzen azken proba puntuagarria, eta alde txikia baitzegoen aurreneko hiru bikoteen artean. Goi­zuetarra bigarren izan da, Euskal Herrikoan, eta hirugarren egin dute Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!