Emanaldi berezia prestatu du Xabi Solano Maiza trikitilari ereñotzuarrak, etxekoen aurrera ateratzeko; Inpernuko deitu dion kontzertua emango du datorren larunbatean, hilaren 29an, 22:00etan Ereñotzuko frontoian, eta sarrerak salgai daude, 12 euroan, Ereñotzuok Auzo Udalean eta Hernaniko Biteri kultur etxean. Ez da bakarrik ariko, gainera; Esne Beltzako abeslariak trikitixa ardatz hartuta, bere bizitzako istorio kuttunenak aterako ditu jendaurrera, dantza, ikus-entzunezko eta antzerkiak lagunduta