«Aurtengo helburua da kategoria ezagutzea eta partiduak borrokatzen jarraitzea»

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 22a, 02:00

Urrian hasiko du Liga Mun­darro Kirol Elkarteko nesken eskubaloi taldeak. Javi Loiarte­ren esanetara, bigarren urtez jantziko dute Mundarro Kirol Elkarteko elastikoa, oraingo ho­netan aldaketatxo batekin; ju­­benil mailan arituko dira, au­­rrenekoz: «kategoria berria da guretzat, eta bertan, txikienak izango gara», azaldu du Loiartek. Harekin izan da Kro­nika, entrenamendu batean.
12 jokalarik osatuko dute aurtengo taldea, gehiengoa astigartarra. 

Bigarren urtea duzu eskubaloi taldeko neskekin. Nola ikusten duzu taldea?
Ondo, egia esan. Talde bezala jokatzen hasi zirenean [duela hiru denboraldi hasi ziren Mar­­­­tuteneko Arantzazuko Ama ikastolan] ez zekiten es­ku­baloira jokatzen; eta orain bai, jokatzen dugu. 

Aldaketarik ba al dago aurtengo taldean?
Ba bai... aurten neska berri bat etorri da, Naroa du izena eta urnietarra da. Hortaz, denera, 12 jokalari izango ditugu aurten.

Zein izango dira aurten, taldearen helburuak?
Kontuan hartu behar da  kategoria berria dela guretzat, eta bertan txikienak izango garela.  Jarraitu behar dugu ikasten, izan ere, kategoria honetan es­kubaloia aldatu egiten da. Aurtengo helburua da partiduak borrokatzen jarraitzea
Laugarren urtea izango da hau, infantiletan hasi zen taldea. Jon Rios zen entrenatzailea, eta orduan nik esaten nien jubenil mailan hasiko zirela eskubaloiean jokatzen, ordura arte, lasai egoteko. 
Prozesu luzea izan da, baina lortu dute! Hori bai, lan haundia egin dute.

Zein dira taldearen indarguneak eta ahuleziak, zure ustez?
Indarguneen artean nabarmenduko nituzke neska hauek daukaten ikasteko gogoa, eta baita ere, beren artean daukaten harremana.
Ahulezien artean, aldiz, kategorian gaztetxoenak izango dira. Baina hori bakarrik ez, beste taldeekin konparatuz ge­ro, Mundarroko neskak berandu hasi ziren eskubaloiean. Kategoriako beste taldeeetan, besteak beste, Zarautzen, Pul­pon... txikitatik bizi izan dute eskubaloia.
Hauek, aldiz, duela hiru urte erabaki zuten taldea sor­tzea. Eta hiru urte pasata, hor egotea meritu haundia da.


Eskubaloia bada Astigarragan  neskak erakarri dituen kirola. Zure ustez, zergatik uste duzu hala dela? 
Eskubaloia kirol polita da neskek jokatzeko. Batetik, kantxa txikiagoa delako, adibidez, futbolekoa baino. Eta bestetik, hainbat konponente daudelako: indarra, kontaktu asko eta harreman estua. Horregatik guz­tiagatik nik uste neskei asko gustatzen zaiela. 
Eskubaloi Eskolan ere, 19 bat gaztetxok eman dute izena, eta horietatik 16, neskak dira.

Aurten, gainera, Eskubaloi Eskola sortu duzue. Zer landuko da bertan?
Helburua da jolasaren bidez pixkanaka eskubaloiean ari­tzen ikastea. Gainera, eskubaloi taldeko gaztetxoek beraiek eramango dute taldea. 

Aurtengo jokalariak
- June Loyarte
- Lide Loyarte
- Amaiur Olaiz
- Olaia Lizeaga
- Naia Hernández
- Maren Vieites
- Maider Irazusta
- Iraia Olazabal
- Iraia Prieto
- Iratxe Pagadizabal
- Naroa Urdangarin 
- Elene Errazkin

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!