Ikasturteko aurreneko plenoa, asteazken honetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 22a, 02:00

Uztailean bildu zen azkenekoz, Astigarragako Udaleko plenoa; eta datorren asteazkenean egin­go dute osoko bilkura berriro, irailaren 26an; ikasturteko au­rre­­nekoa izango da. Udaletxeko ple­no aretoan bilduko dira, eguerdiko 13:30etan hasita.

Hileko azkeneko asteazkena izanik, ohiko deialdian bilduko dira. Gai-ordena ez dute aditzera eman, oraindik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!