Aizkorrin gora, koadrila ederra

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 22a, 02:00

Aurreko asteburuan eman zien hasiera Mundarrok, ikasturte berriko mendi irteerei. Aizkorri­ko tontorrera joateko zita jarri zuten igandean, eta talde polita elkartu zen Joseba Baran­dia­ran plazan, hara joateko.

Eguraldi ederra lagun eta umore onean, gustora igo zi­ren Aizkorrira, bertan atera zuten taldeko argazkiak erakusten duen bezala. Ziur ez dela izango, ikasturte honetako azkeneko irteera! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!