Irailaren 30ean, igandean, ospatuko du Alderdi Eguna EAJ-PNVk, Forondako zelaietan, Gasteiz inguruan. Eta bertara joateko, autobusa jarri du Astigarragako EAJ-PNVk. Donostia Ibilbidetik (Hernani aldera) abiatuko da, 08:30etan; eta 19:30ak aldera egingo du buelta. Autobusa eta bazkaria, 30 euro izango dira; eta inork bere bazkaria eraman nahi badu, 5 euro dira autobusa. Apuntatzeko, astelehenera arte dago epea: 682 764 522 telefonora deitu, edo astelehenean pasa, 19:30etatik 20:30etara, Kale Nagusia 5eko lokaletik.