Memoriari buruzko lanerako, jende bila

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 22a, 02:00

Astigarragako memoria historikoa berreskuratzeko lanean ari da Maddalen Laburu, eta horretarako, elkarrizketatzeko ahalik eta jende gehien bildu nahi du. Horregatik, Gerra Zibilean edo Frankismoan Astigarragan edo astigartarrei gertatutako gehiegikeriak, pasarteak edo injustiziak kontatu nahi dituztenei, telefonoz Udalera dei­tzeko eskatu die: 943 33 50 64. Gero, Laburu bera jarriko da haiekin harremanetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!