San Joan Konpartsak eta Eskubaloi Elkarteak jarri zituzten, aurreko asteburuan, Hernaniko aurreneko txistorra postuak. San Joan Konpartsakoak Donostian ere izan ziren atzo, eta Hernanin, berriz, CD Hernanik, Gaztelekuak eta Karabeleko Belkara auzo elkarteak antolatu zituzten txistorra jateak. Baita Goiz Eguzkik ere.
Azken honetan, udazkeneko karta eta herri-jolasetako sariak ere banatu zituzten. Kaleko jolasetako saria jaso zuten: emakumezkoetan, Josefa Sanchez, Mª Cruz Llorentek, Loren Oyarbidek eta Tomasa Escarmenak; eta gizonezkoetan, Francisco Moyak, Antonio Mongek, Jesus Brillok eta David Inclanek. Musean, irabazleak izan dira Primitivo Gonzalez eta Luis Lozano; eta bigarren sailkatu dira Antonio Rubio eta Benjamin Miranda. Tutean, Lukas Yustek eta Ramon Ormaecheak irabazi dute; eta txapeldunorde izan dira Teodoro Del Rio eta Evaristo Garcia. Punttoan, Mª Dolores Anabitartek eta Carmen Cuestak jaso zuten aurreneko saria; bigarrena, aldiz, Jose Villamarin eta Sabino Mateos.
Behin festa giroan sartuta, gaur eta bihar ere izango da, atzoko Santo Tomas egunaren aitzakian, txistorra gehiago dastatzeko aukera.
Udazkeneko karta eta herri-jolasetako sariak banatu zituzten atzo.
Gaur goizean, Zikuñagan eta Florida-Etxeberrin
Zikuñaga auzoan gaur jarriko dute postua 11:00k aldera, eta Florida-Etxeberrin, 12:00etan jarriko du Auzokide elkarteak.
Bihar, Portun eta Lizeagan
Txistorrarekin eta Santo Tomaseko ospakizunekin bukatzeko, beste bi zita izango dira bihar: Portu auzoan, 12:00etan jarriko dute txistorra postua, eta Lizeaga auzoan, 12:30etan, Urumean. Azken honetan, balkoi, leiho edo fatxada apainenari ere saria emango diote eta bazkide egiteko aukera ere izango da.