Kultura bonoak, urtarrilera arte aukeran

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 7a, 01:00

Urtarrilaren 15era arte izango dira salgai Gipuzkoako Foru Alundiak herritarren eskura jarri dituen 8.856 kultura bonoak, eta ez abenduaren 15era arte, herenegungo Kronikak zioen bezala. Hernanin, Gaueko Komiki Dendan erosi ahal izango dira, eta bertan besterik ezin izango dira gastatu. Ekimen honi esker, 20 euroko bonoa erosiz gero, 12 euro gehiago izango ditu erosleak euskerazko komikiak erosteko (hau da, 32 euro) eta 8 euro beste hizkuntzetarako (28 euro). 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!