Bi zitaren berri eman du Astigarragako Gazte Asanbladak. Aurrenekoa, igande honetan izango da; Upelio festa antolatzen hasiko dira, eta horretarako bilera deitu dute. 17:00etan izango da, Zipotzan. Bestalde, abenduaren 2an egingo dute Mus Txapelketa Zipotza elkartean, 16:30etan. Bertan izena eman nahi duenak, dagoeneko badauka aukera; hilaren 30era bitarte egin ahal izango da, Zipotzan bertan (10 euro,
bikoteko).