Gipuzkoako Arreta Gabeziaren eta Hiperaktibitatearen Elkartea da ADAHIgi, eta helburua dauka AGN-H (TDA-H) eta Hiperaktibitatea dutenen familiei eta hori lantzen duten profesionalei laguntzea. Bihar Hernanin izango dira, AGN-H zer den azaltzeko, 18:00etan Biterin. Tailerrean parte hartzera animatu dituzte ondorengo sintomak antzeman dizkieten seme-alaba edo ikasleak dituztenei: gauzak mila aldiz errepikatu beharra, ezinegona, lanak bukatu gabe uztea, ez entzutea, arriskuak ez ikustea...