Euskal Herriko Historiaz, online

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 26a, 02:00

Ikastaroa antolatu du Nabarraldek, Euskal Herriko Historia ezagutzeko. Nafar Gobernuak homologatutako ikastaroa izango da, eta internet bidez egin ahal izango da, urriaren 4tik 13ra, guztira 90 ordu iraungo duten 9 saiotan. Izena igandera arte eman daiteke: www.nabarralde.com edo 948 211 057. Ikastaroak 150 euro balio ditu; 100 euro, Nabarraldeko sustatzaile eta Ikastolen Elkarteko irakasleentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!