Ikasturte berria hastearekin batera, matrikula garaian murgilduta dago Astigarragako AEK euskaltegia ere. Eta Udalak, deia luzatu die euskera ikasi edo hobetu nahi duten herritarrei, euskaltegian apuntatzera animatu daitezen.
Joan den astean, euskaltegian bertan izan zen Urkiri Salaberria euskera zinegotzia, Udalaren babesa adierazteko; eta baieztatu zuen, aurten ere dirulaguntza emango diela, ikasturte honetan euskaltegian arituko diren astigartarrei. Dirulaguntza hori, %100ekoa izan daiteke, bost multzotako herritarren kasuan: arazo ekonomiko larriak eduki eta agiri bidez justifikatu ditzaketenenak; 12 urtera arteko haurrak dituzten gurasoak; langabezian daudenak; eta merkatariak direnak. Gainerako herritarrek, berriz, matrikularen %75a jasoko dute, ikasturtearen bukaeran.
Informazio gehiagorako eta euskaltegian apuntatzeko, lau bide jarri dituzte aukeran: kultur etxeko bigarren solairura azaldu, 607 610 687 edo 688 746 639 telefonoetara deitu, edo astigarraga@aek.eus helbide elektronikora idatzi.