Bertso eskolan aritu nahi?

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 22a, 02:00

Ikasturte honetan Hernaniko Bertso Eskolan aritzeko aukera luzatu dute; datorren ostiralean eman beharko da izena, arratsaldeko 17:00­e­­tan, Biteriko sarreran. Bertsotarako gogoa duen edonorentzako irekita dago izenematea. Informazio gehiagorako, idatzi: 
hernanikobertsoeskola@gmail.com.  

Hitzei forma emanez
nork bere erara
gozatzeko Hernanin
nahiko modu bada
Hitz-joko ta txisteen
zalea bazara
animatu ta zatoz
bertso eskolara

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!