Etiopia, Nepal edota Patagonia ezagutzeko aukera izango da bihartik aurrera, Mendiriz Mendik antolatutako Mendizale Astearen barruan egingo diren argazki proiekzio eta hitzaldietan, 19:30etan Biterin. Era berean, ostiralean, 18:00etan, urtean zehar gaztetxoekin egindako irteeretako argazkiak proiektatuko dira, eta argazki digitalen lehiaketako sari banaketa ere egingo da. Azaroaren 18an, berriz, Bazkidearen Eguna egingo da: Arabara joango dira, Antoñanatik Hornillora igotzeko.