Hiru partidu gaur, kiroldegikoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 22a, 02:00

Ostegunean eta ostiralean jokatu dituzte partidu gehienak, esku pelotari hernaniarrek, Gipuzkoako Txapelketaren bigarren jardunaldian. Eta gaur ariko diren hiru bikoteak, Hernanin ariko dira, kiroldegiko frontoian, 16:00etan hasita: aurreneko garaipena bilatuko dute Urra eta Lasak, kadeteen bigarren mailan, Alde Zaharraren kontra; bigarrena eta bolada onarekin jarraitzea Apaolaza eta Albenizek, kadeteen lehenengo mailan, Ilunperen kontra; eta debuta egingo dute bigarren mailako jubenilek, azkenik, Izurunen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!