Bigarren garaipenaren bila, hiru bikote

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 22a, 02:00

Ondo hasi zuten Gipuzkoako Txapelketa, aurreko asteburuan, palista hernaniarrek. Eta aurreneko garaipena lortuta, bigarrenaren bila ariko dira gaur hiru bikote, 11:00etan kiroldegiko frontoian: Maider Huizik eta Ariane Arrietak Su-Berri 4ren kontra jokatuko dute, nagusien 1go mailan; Intxurreren kontra Garazi Urdangarin eta Ekiñe Balerdi, nagusien bigarren mailan; eta Zarautzen kontra Iñaki Kerejeta eta Aiheko Zubimendi, nagusien bigarren mailan. Amaia Irazusta­ba­rre­na, bere aldetik, Valentzian izango da asteburuan, Munduko Txa­pel­keta prestatzen, selekzioaren zortzigarren kontzentrazioan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!