‘Fatima’ pelikula gaur, migrazioaz

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 21a, 02:00

Migrazioaren gaiak puri-pu­rian jarraitzen du, eta horren inguruan aritzeko, bi jarduera antolatu ditu aste honetan AMHER-SOS Arrazakeriak el­kar­teak. 

Atzo eskaini zuen hitzaldia Agustin Unzurrunzaga SOS Arra­zakeriakeko kideak, eta gaur, Fatima pelikula ikusi ahal izango da. Arratsaldeko 19:00etan jarriko dute, Biterin. 

Ama argeliarraren istorioa
Ama baten istorioa  kontatzen du pelikulak. Fatima Arge­liako emakumea da, Fran­tzian bizi dena. Ordu asko ematen ditu lanean etxeetan, ospitalean, eskoletan... baina frantsesik ia ez daki. Bi alaba ditu eta eskolaren bidez atera nahi ditu aurrera. 

Hala ere, dena ez da hain erraza izango; arazo asko izango baititu: familian, auzotarrekin, lanean... Etengabe ikasiz, bere buruaren jabe izatea da bere erronka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!