Kilotik gorako zenbait sagar bildu ditu Tellerigaingo bizilagun batek. 1,070 kilokoa ekarri du Kronikara (argazkikoa), eta haundiagoren bat ere hartu du sagarrondotik; tartean, kilo eta erdi inguruko bat. Aurreko urteetan ere eman dizkio sagarrak zuhaitz horrek, baina inoiz ez aurten bezain haundiak.